Oraindik amesten ari garela dirudi, baina egia da: aurten gure lehenengo Record Store Day (RSD) jaialdia antolatuko dugu! Egian ateak ireki genituenetik genuen ametsa zen biniloaren festa mundu mailako honen parte izatea. Guretzat, apirilaren 18a ez da diskoak erosteko egun bat bakarrik izango; musika, auzoa eta kultura analogikoa ospatzeko eguna izango da.
Guztia prest dugu eta luxuzko egitaraua antolatu dugu gure etxean, Egia kalea 6an. Gorde ordutegiak!
Nos hemos liado la manta a la cabeza para traeros una programación de lujo en nuestra casa, en Egia Kalea 6. ¡Apunta los horarios!
🎸 Zuzeneko Egitaraua
11:00 | SEBASTIÁN MADD Ezin dugu gure lehen RSDa modu hobetoan hasi. Sebastianen energiaz beteriko seta izango dugu; ritmo eta atmosfera bikaina kubeten artean disko bila hasteko “mood” egokienean.
- 12:30 | KOKOSHCA (Akustikoa + Aurkezpena) Oso harro gaude Kokoshca taldearen “Próximo Verano” disko berriaren aurkezpena hartzeaz. Zuzeneko akustiko berezi eta intimoa eskainiko digute; plan ezin hobea eguerdiaz gozatzeko bazkal aurretik.
- 16:00 | DIVORCE FROM NY (Sinatzea + Edizio mugatua) Arratsaldean erritmoa igoko dugu “Jazzthetica” diskoaren aurkezpenarekin. K!ontuz bildumazaleok: 20 ale bakarrik egongo dira salgai. Gainera, Álvaro gurekin egongo da biniloak sinatzen. Bitxi bat da, eta azkar hegan egingo dute
📍 Non gaude?
Egiako bihotzean itxarongo zaituztegu: Egia Records Egia Kalea 6, behea. 20012 Donostia
❤️ Zergatik etorri gure lehenengo RSD honetara?
Gure lehenengo aldia denez, maitasun eta arreta osoa jarri dugu edizio berezien aukeraketan eta miresten ditugun artistak ekartzen. Hau bide luze baten hasiera izatea nahi dugu, eta zuen babesa ezinbestekoa da disko-denda independenteok bizirik jarrai dezagun.
Zatoz agurtzera, musikari buruz hitz egitera, falta zaizun disko hori aurkitzera edo, besterik gabe, zuzenekoez gozatzera
Zuen zain gaude biniloa inoiz baino biziago dagoela ospatzeko!